Lehen sektorearen egoera kritikoa aski ezaguna da gure inguruan, baina datuetara joz gero, are kezkagarriagoa da. Esaterako, Nafarroan azken 10 urteetan ekoizleen ia %25a galdu da eta ekoizle txikiak (5,5hta baina txikiagoak) %35 izan arren, lurren %2,2 soilik kontrolatzen dute. Bestalde, errelebo arazoa ere oso nabaria da, ekoizleen ia %70 55 urtetik gorakoa baita. Genero ikuspegitik begiratuta berriz, ustiapenen %25 soilik dago emakumeen esku. Datuekin amaitzeko, Euskal Herrian kontsumituriko elikagaien %5soilik ekoizten da bertan.

Gazte mugimenduak eredu ekologikoa, txikia eta genero berdintasuna ziurtatuz ekoitziriko produktuak nahi ditu. Egoera hau aldatzeko pausuak eman nahi dira eta horretarako sortu da inkesta hau, hain zuzen ere. Inkesta honen bidez ekoizle sare bat sortuko da eta sare hau gazte mugimenduko ekitaldiak hornitzeko erabiliko da.

Azkenik, gazteon artean gai hauen inguruko hausnarketa bat bultzatuko da eta eginiko lana eredutzat hartuz, proiektu berriak sortzea da helburua.

Ekoizlearen ezaugarriak
Kontaktua
Bilakaera / Deskribapena
Ekoizpen filosofia
Ohiko salmenta guneak
Hornikuntzari buruzko informazioa



Hornikuntza bideragarria izan dadin...