Emakumeak Gizonak Guztira
1 1 2
Ekologikoa Jasangarria
Bai Bai
Telefonoa Naiara Retegi 645733755 eta Iker Eizagirre 678 524 380
Email info@zituene.eus
Beste bat Web-orria: egin gabe dago, baina domeinua erosita dugunez honako hau izango da: zituene.eus. OHARRA: Oraindik guztiz instalatuta ez gaudenez, ezin dugu obradore zein dendaren helbide fisikorik eman, ez eta telefono finkorik ere.
Hizkuntzak Euskara
Lan baldintzak Kooperatiba eratzekotan gaude, etorkizunean lanpostu duin eta aktibo gehiago sortuko direlakoan eta jarduera guztiak internalizatzeko asmoz.
Bilakaera Urte bete beranduago, instalatzeko gogoz gaude, pausua emateko prest teoriatik praktikara.
Etorkizuneko helburuak Gure eskualdeko nahiz ingurukoen pasta hornitzaileak izatea. Modelu Agroindustrialetik kanpo, benetazko alternatiba bat eskaintzea. Lan horretan, beharrezkoa da lehen gaiak ekoizten dituztenekin gertuko harreman horizontalak sortzea, eta hori da proiektuaren erronkarik handiena.
Hornitzeko modua Printzipioz ez dugu kopuru aldetik arazorik edo mugarik ikusten; erronkak gustuko ditugu, eta ongi antolatuz gero, denari aurre egiteko gai ikusten gara. Kopuru handiez (50 kilotik gora) hitz egiten bagabiltza, hoberena lehen bait lehen abisatzea da, guk fetxa gorriz markatu eta logistika antolatzeko, nahiz eta kopuru zehatza (kilo batzuen gorabeherak) azken momentura arte ez jakin. Ez da ahaztu behar ekoizleak garela, hornitzaileak; ez ditugu katering lanak egiten
Zenbateko aurreikuspenarekin Gure apostua pasta freskoa eskaintzea da, bezperan egindakoa ahal bada. Denborek ez badute ematen edota lan karga handiegia bada, beti jo dezakegu pasta lehorrera.
Produktu guztiak urte osoan bai